XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1.5.5 Merkatal kapitalaren eskuharmena siderurgian.

Lekuko eta eskualdeko merkatuak eskearen exigentziak gainditu heinean, geroz premiatsuago gertatzen ari zen merkatarien bitartekaritza kanpoko merkatuari buruz.

Meagizon eta eskulanginek finantzatzeko gaitasunik eza nabaria da kapitalaren behar handiei aurpegi emateko, eta horregatik, halako monopolio egoera hartan, merkatari ekintzaileen gana jo behar kredituen bila.

Merkatarien iduria beharreko baino gehiago gertatu zen, mailegu sistema nagusia (Verlagssystem) zela medio.

Funtsean, ekonomian sortu errentaren banaketan lehoinaren partea esan ohi dena merkatariek zuten bereganatzen, batere produzio prozesuan parte hartu eta konprometatu gabe, kanpotik kredituaren monopolio gisako kontrola eramaten zutelarik.

liburutik.

Frantses estatuak zerga biltzea nola burutzen zuen marrazkia. Merkatariek estatuaz baliaturik, kontrolatzen zuten ekonomiaren ekintza.

GALDE ETA ARIKETAK - Zergatik gertatzen da beharrezko merkatarien bitartekaritza?.

- Meagizon eta eskulanginen kapital beharraren zergatia?.

- Zein ondorio dakartza kapitalaren jabe izatea?.

- Egizu mailegu sistema nagusia edo Verlgssystem delakoa zer zen jakiteko modua.

- Esplika ezazu merkatariek salerosgoa ez-ezik, burdingintzaren produzioa ere kontrolatzen zuten.

Zein ondorio ditu honek?.